Cuarto aniversario de la muerte de Roberto
Munduko hotzak milaka lagun bildu zituen plazan. Robertoren heriotza, kale itsu batean, elkarbizitzaren su sakratua itzaltzen saiatu zen. Baina Roberto gazteak bere bizi laburrean ereina zuen ontasunaren hazia. Horregatik, astearte gauean, ilunpetan, plazan jaio zen argi-arbola bat, naretasunaren loreak eta samurtasunaren fruituak zituena. Bihotz bakoitzean jaio ziren enbor, adar eta zuztarrak. Guztiok gara Roberto, haren familia, haren neska-laguna, haren lagunak. Argi-itzalen baso gara, minaren euriaren hartzaile eta kontsolamenduaren eguzki-izpien hartzaile. Robertok lagun-giroa erein zuen, apaltasuna. Haren espiritua gure arimen baso harrituan txio-txioka ari den txoria da. Eta haren kantua maitasunezkoa da.
Traducción: Iñaki Bastarrika Izagirre